XXXVII Zarauzko Argazki Rallya

JEITSI LEHIAKETAREN OINARRIAK

  • ANTOLATZAILEA: Zarauzko Argazkizale Elkartea
  • EGUNA: 2018ko apirilaren 29an
  • MODALITATEA: Argazki DIGITALA kalitate goreneko JPG formatoan. Rally hasieran memoria txartelak hutsik egon behar du. Nahi dituzuen bezain beste argazki atera ditzakezue. Ezabaketa librea onartzen da. Argazkiak trukatzea guztiz debekatuta dago.
  • GAIAK: Rallya hasi aurretik zehaztuko dira.
  • IBILBIDEA: Zarautz
  • IZEN-EMATEA: Zarauzko Argazkizale Elkartaren egoitzan, (EBRO Etxea) hau da, Zumalakarregi, 16 – 2. solairuan, goizeko 9tatik 10ak arte. Izen-emate prezioa 10,00 €. Hamasei urtez azpiko parte-hartzaileentzat dohakoa izango da.
  • ARGAZKI-TXARTEL DESKARGA: Partaide bakoitzak ZAEn egoitzan, 13tatik 14ak bitartean, gehienez 36 argazki aukeztu ditzake, lehen kontroleko argazkia barne, eta PC baten deskargatuko dira.
  • AUKERAKETA: Partaide bakoitzak gai bakoitzari buruz argazki bana aukeratuko du eta e-mail bidez 2018/05/06 baino lehenago rallyzarautz2018@gmail.com era bidali beharko du, partaidearen zenbakia eta gai bakoitzeko argazkiaren zenbakia adieraziz.
  • SARIAK:
    1. – 160,00 € eta “Andra Mari Erregina” trofeoa.
    2. – 130,00 € eta trofeoa.
    3. – 100,00 € eta trofeoa.

Rallyko argazki ederrenarentzat 80,00 €ko saria.

16 urtez azpiko lehen sailkatuari trofeoa.

* Sariek dagokien zerga atxikipena jasango dute.

  • SARI BANAKETA: Ekainaren 8an Torre Luzea erakusketa aretoan.

  • OHARRAK:

Saritutako argazkak antolatzaileen esku geratuko dira, hauek argitaratzeko eskubidea edukiko dutelarik, beti ere egilearen izena agerian jarriz.

Rally honetan izena eman eta parte hartzeak, oinarriak guztiz onartzea dakar, eta zehatu gabeko gorabeheraren bat gertatuko balitz, Batzorde Antolatzailea arduratuko da berau bideratzeaz.

Zarauzko Argazkizale Elkarteak, ez du bere gain hartzen ekintza gara-tzen den bitartean pertsonengan, argazki ekipoetan edota edozein ondasunetan sor daitezkeen kalte edota hondatzearen aurrean inolako erantzukizunik.

Ekintzan parte hartzen dutenak izango dira euren buruaren, argazki ekipoen eta ondasunen arduradun bakarrak, eta baita ekintza garatzean hirugarrengoei eta bere ondasunei sor lekizkiekeen kalteenak ere.

Ekintza honetan parte hartzeak berekin dakar arauok erabat onartzea.


— Rally ostean jatetxe batean antolatuko den bazkarian parte hartu nahi izanez gero, izen ematearen unean jakinarazi beharko da.


Babesleak:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  Pribatutasun politika onartzen dut

Datu babesei buruzko informazioa

  • Datuen arduraduna: Zarauzko Argazkizale Elkartea "ECAYA".
  • Datuen helburua:Iruzkinen eta spam-aren kudeaketa
  • Legitimazioa: zure baimena
  • Datuen komunikazioa: Kontaktuak ez dira hirugarrenei jakinaraziko, betebehar legalak izan ezik.
  • Eskubideak: sarbidea, zuzenketa, eramangarritasuna, ahaztea.
  • Kontaktua: admin@zae-sfz.com.
  • Informazio osagarria: Pribatutasun politika.