“ASTROARGAZKIGINTZA”-BISITALDI DIDAKTIKOA.

“ASTROARGAZKIGINTZA”

    2019ko abenduaren 5ean, 18:30tan, Torre Luzeako erakusketa aretoan, ALFREDO SAYALEROk bertan ikusgai jarri dituen lanei buruzko bisitaldi didaktikoa eskainiko digu. (Gazteleraz izango da).

Erakusketa honek sortu duen interes handia dela eta, argazkizaleen elkarteak, Zarauzko Udaleko kultura departamentuarekin batera, bisitaldi hau antolatzea erabaki du, nahi duen orori argazki multzo honetan zer ikus daitekeen eta nola egin diren azaltzeko.

Nahikotxo urte dira ALFREDO SAYALERO elkarteko kide dela, eta denbora honetan bere begirada espazioaren sakontasuna behatzean jarrita egon da. Horrela, bere argazkigintza ekipo bereziari esker, irudi harrigarriak jasotzeko gai izan da.  Bisitaldi honetan ikusi eta entzun ahal izango duguna argazkilari honek burututako lan eskergaren erakusgarri txiki bat besterik ez da.

ALFREDOren lanari buruzko informazio gehiago behar izanez gero zoaz bere web orrira: WEB


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude