“XI. Ramon Serras argazki leihaketa” zabalduta geratzen da. Parte hartu nahi baduzu abenduak 3 arte duzu epea. Anima zaitez. Zure argazkien zain gaude!
OINARRIAK
- Parte-hartzaileak: nahi duten argazkizale edo profesional guztiek har dezakete parte.
- Modalitatea: laborategiko edozein manipulazio edo teknika onartzen da, baita argazkilaritza digitalekoak ere (baina obrak paperean aurkeztuko dira).
- Gaia: “JUBILAZIOA”.
- Lan kopurua: gehienez lau lan aurkez ditzake lehiakide bakoitzak.
- Berezitasunak: lanaren alde txikienak gutxieneko 18cm izango ditu; lan guztiak 40×50 cm-ko euskarri edo passe-partout batean muntatuta egongo dira(gehienez 3mm-ko lodiera).
- Lanak aurkezteko helbidea:
- Euskalduna taberna, Kale Nagusia 37, 20800 Zarautz. Tel:943 13 03 73
- Aurkezpena: Lan bakoitzaren atzealdean izenburua idatziko da. Bestalde, gutun-azal itxi batean ondoko izen-emate orria sartuko da, datu hauekin: egilearen izena, NAN, helbidea, helbide elektronikoa, telefonoa eta lan(ar)en izenburua(k). Gutun-azalaren kanpoaldean lan(ar)en izenburua(k) bakarrik azalduko d(ir)a.
- Lanak aurkezteko azken eguna: 2024ko azaroak 22tik, abenduaren 3a.
- Epaimahaia eta erabakia: argazkilaritzaren arloan prestigioa duten pertsonek osatuko dute epaimahaia, eta haien erabakia apelaezina izango da. Erabakia abenduaren 20an jakinaraziko da, Euskalduna tabernan, arratsaldeko 18:30ean; sariak ekitaldi berean emango dira.
- Sariak:
- 1. saria: 600 euro eta trofeoa. 2. saria: 300 euro eta trofeoa. 3. saria: 200 euro eta trofeoa.
- Zarauztar onenaren saria: 1. saria: 200 euro eta trofeoa. 2. saria: 100 euro. Sari hau lortzeko aukera izango dute kategoria orokorrean sarituak ez diren eta Zarautzen jaio edo ta erroldatuta dauden pertsonek.
- Partaide bakoitzak sari bakarra jaso ahalko du.
- Antolakuntzak nahi adina accesit eman ahalko ditu, 100 euroko sariarekin.
- Sariei atxikipen fiskala aplikatuko zaie.
- Jabetza: Euskalduna tabernaren jabetzaan geratuko dira saritutako lanak eta accesitak. Horrenbestez, eskubidea izango dute lanok erabilera ez komertziala egin gabe argitaratzeko eta/edo erreproduzitzeko, baina beti egilearen izena adierazita.
- Erakusketa: epaimahaiak hautatutako obra onenekin erakusketa bat egingo da Euskalduna tabernan, abenduaren 23tik otsailaren 12ra.
OHARRAK:
- Ezin izango da beste lehiaketa batean saritutako argazkirik aurkeztu, ezta aldi berean beste lehiaketa batean aurkeztu ere.
- Parte-hartzaileek otsailaren 14etik 28ra arteko epea izango dute saritu gabeko lanak jasotzeko (Euskalduna tabernan). Norbaitek bere argazkiak etxera bidaltzea nahi badu, aurkezteko unean adieraziko du, eta gutun-azal frankeatu bat erantsi, posta ziurtatu bidez bidaltzeko. Mezulari enpresa bat ere bidali ahalko da lanen bila, aldez aurretik antolakuntzarekin egun bat adostuta. Epe horretan jasotzen ez diren argazkiak suntsitu egingo dira.
- Lanak kontu handiz manipulatuko dira; dena den, antolakuntzak ez du ardurarik izango lanen bat kaltetzen edo galtzen bada.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak esan nahi du oinarriak guztiz onartzen direla.
DOKUMENTAZIOA:
NAHASKETEN KASUAN, ITURRI FIDAGARRIENA ARAUDIAREN DOKUMENTUA DA. ARRETA ASKO JARRI DOKUMENTUKO DATEI.
Eskuratu leihaketan parte-hartzeko araudiaren eta izen-ematearen pdf-a: XI. RAMON-SERRAS-LEHIAKETA-OINARRIAK
Buenos dias, el formulario de inscripción es obligatorio ? no consigo poder escribir nada ,ni por photoshop,