JEITSI LEHIAKETAREN OINARRIAK
- ANTOLATZAILEA: Zarauzko Argazkizale Elkartea.
- EGUNA: 2026ko maiatzaren 24an.
- MODALITATEA: Argazki DIGITALA kalitate goreneko JPG formatoan. Rally hasieran memoria txartelak hutsik egon behar du. Nahi dituzuen bezain beste argazki atera ditzakezue. Ezabaketa librea onartzen da. Argazkiak trukatzea guztiz debekatuta dago.
- GAIAK: Rallya hasi aurretik zehaztuko dira.
- IBILBIDEA: Zarautz.
- IZEN-EMATEA: Zarauzko Argazkizale Elkartaren egoitzan, (EBRO Etxea) hau da, Zumalakarregi, 16 – 2. solairuan, goizeko 9:00tatik 10:00ak arte. Izen-emate prezioa 10,00 €. Hamasei urtez azpiko parte-hartzaileentzat dohakoa izango da eta kategoria propioan parte hartzen dute.
- ARGAZKI-TXARTEL DESKARGA: Partaide bakoitzak ZAEn egoitzan, 13:00 tatik 14:00 ak bitartean, gehienez 36 argazki aukeztu ditzake, lehen kontroleko argazkia barne, eta PC baten deskargatuko dira.
- AUKERAKETA: Partaide bakoitzak gai bakoitzari buruz argazki bana aukeratuko du eta e-mail bidez 2025/05/30 baino lehenago rallyzarautz2026@outlook.es era bidali beharko du, partaidearen zenbakia eta gai bakoitzeko argazkiaren zenbakia adieraziz.
- SARIAK:
- – 160,00 € eta trofeoa.
- – 130,00 € eta trofeoa.
- – 100,00 € eta trofeoa.
Rallyko argazki ederrenarentzat 80,00 €ko saria.
16 urtez azpiko lehen sailkatuari trofeoa.
* Sariek dagokien zerga atxikipena jasango dute.
- SARI BANAKETA: Ekainaren 19an Torre Luzea erakusketa aretoan.
- OHARRAK:
Saritutako argazkak antolatzaileen esku geratuko dira, hauek argitaratzeko eskubidea edukiko dutelarik, beti ere egilearen izena agerian jarriz.
Rally honetan izena eman eta parte hartzeak, oinarriak guztiz onartzea dakar, eta zehatu gabeko gorabeheraren bat gertatuko balitz, Batzorde Antolatzailea arduratuko da berau bideratzeaz.
Zarauzko Argazkizale Elkarteak, ez du bere gain hartzen ekintza gara-tzen den bitartean pertsonengan, argazki ekipoetan edota edozein ondasunetan sor daitezkeen kalte edota hondatzearen aurrean inolako erantzukizunik.
Ekintzan parte hartzen dutenak izango dira euren buruaren, argazki ekipoen eta ondasunen arduradun bakarrak, eta baita ekintza garatzean hirugarrengoei eta bere ondasunei sor lekizkiekeen kalteenak ere.
Ekintza honetan parte hartzeak berekin dakar arauok erabat onartzea.
Babesleak:




Quiero preguntar si este año 2026 el trofeo es el de “ Santa María La Real”
Muchas gracias…
What camera movement or lighting interpolation do you find breathes the most authentic life into high-resolution historical photo captures? The perspectives shared in fernando maiztegiren oroimenezko xliii zarautzko argazki rallya. – zarauzko argazkizale elkartea provide clear creative clarity, and pairing those insights with specialized portrait motion tools like Animate Photo creates an engaging visual connection without introducing uncanny-valley plastic textures. Appreciate this inspiring breakdown!